Informazio-zerbitzuaren bidezko diagnostiko goiztiarraren sustapena

Zerbitzu honek edozein pertsonak GIBari/HIESari buruz jakin nahi duen informazioa ematen du. Orobat, izan dezakeen zalantza, beldur edo bestelako behar orori erantzuten dio.

Helburu nagusia da dei egiten duenaren galderei argi eta zehatz erantzutea, diagnostiko goiztiarrerako proba sustatzea eta prebentzio-neurriak hedatzea.

 

Prostituzioan diharduten pertsonentzako programa soziosanitarioa, GIBari eta beste zenbait STIri aurrea hartzeko

Xede orokorrak

  • Sexu-langileen kolektiboan, GIBaren transmisioarekin lotutako arrisku-jokaerei aurrea hartu.
  • Maila soziosanitarioa areagotu; hala, sexu-langileen gizarte-egoera -langile bakoitzarena nahiz kolektiboarena- hobea izango da.
  • Aipatu kolektiboa Donostiako STI zentrora sarriago joatea.

 

Abegi-etxeak

Helburuak

  • Erreferentziako esparru fisiko bat sortu, egoitza egonkorra izateko edota aldi baterako harrera-beharrak ase ahal izateko. Horrela, GIBak/HIESak jotako pertsonen bizi-kalitatea hobea izango da.
  • Pertsona arteko harreman-giroa indartu. Hori lortze aldera, arauak eta komunikaziorako gizarte-trebetasunak barneratu beharko dira.
  • Autoestimua bultzatu, laguntza afektiboa eta psikosoziala eskainiz.
  • Ohiturak eta arauak barneratuta, erantzukizun eta besteekiko begirune sentimenduak sustatu.
  • Hezkuntzarekiko eta kulturarekiko interesa eragin; izan ere, garapen pertsonala eta soziala lortzeko tresna bat da, zeinak, aldi berean, pertsona bere bizi-helburuak erdiesteko bidean jarriko duen.
  • Pertsonen arteko harremanak jorratu.
  • Pertsona bakoitzaren jarraipen orokorra ahalbidetu.

 

HIESak edota gaixotasun mentalak jotako pertsonen autonomia bultzatzeko laguntza

Zerbitzu honen jomuga da norberaren autonomia eta gizarte-mailakoa bultzatzea, bai eta gizarteratzea errazteko gizarte-trebetasunak irakastea ere.

 

Laguntza integrala

Programa honen bitartez, arreta, informazioa eta laguntza eskaintzen zaie GIBa duten pertsonei, betiere komunitate-ikuspegia oinarri. Xedea da haiek, medikuen laguntzarekin batera, beren osasunaren gaineko erabakiak hartzeko gai izatea.

Esku-hartze psikologikoak -banakoak nahiz bikotekidearekin edota senideekin baterakoak- helburu hauek ditu:

  • Pertsonari entzun eta hura lasaitu, infekzioari eta hartu beharreko tratamenduari begira jarrera aktiboa har dezan. Halaber, jokabide emozional positiboa sustatu nahi da: alde batetik, bere bizitzari buruzko erabakiak har ditzan; bestetik, gaixotasunari aurre egiteko bitarteko guztiak baliatzeko. Horrekin guztiarekin, tratamenduarekiko erantzun egokia bilatzen da, bai eta gaixoaren, senideen, adiskideen... bizi-kalitatean eragitea ere.
  • Antsietate- eta estres-mailak murriztu, immunitate-sistemaren funtzionamendua doitu ahal izateko:
    • Antsietateari aurre egiteko baliabide emozionalak eskaini
    • Laguntza emozionala eman

 

Programen koordinazioa, garapena eta kudeaketa

Hauek dira programaren jomuga nagusiak:

  • Herritarrek GIBaren/HIESaren gainean egiten dituzten eskaerei erantzun.
  • Gaixotasunak jotako pertsonei lagundu.
  • GIBari aurre egiteko neurriak herritarren artean sustatu.
  • GIBa prebenitzeko eta gaixotasunean esku-hartzeko nahiz arreta emateko programak garatu, koordinatu eta kudeatu.
  • ACASGIk eskaintzen dituen programen antolaketa eta garapen egokia bermatu.
  • ACASGIren erakunde-egitura sendotu.