Izaera pertsonaleko datuen babesa, DBLOren arabera

ACASGI Gipuzkoako Hies Kontrako Elkarte Hiritarrak jakinarazi nahi du, izaera pertsonaleko datuen babesaren arloan indarrean den araudia aplikatuz, papereko edo euskarri informatikoko inprimakien bitartez jasoko diren datu pertsonalak ACASGIren zerbitzuetako erabiltzaileen berariazko fitxategi automatizatuetan sartuko direla.

Izaera pertsonaleko datuen bilketa eta erabilera automatizatuaren helburua izango da harreman komertzialari eustea eta informazio-, prestakuntza- eta aholkularitza-lanak eta ACASGIk berezkoak dituen bestelako jarduerak egitea.

Datuak beharrezko entitateei baino ez zaizkie lagako, arestian aipaturiko helburua betetzeko asmo soilarekin.

ACASGIk behar diren neurriak hartu ditu datuen segurtasuna, osotasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko, pertsona fisikoen babesari dagokionez, datu pertsonalen erabilerari eta horien zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erregelamenduan jasotako neurriak aplikatuz.

Erabiltzaileak edozein unetan egikaritu ahal izango ditu datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko eta datuak ezerezteko eskubideak, aipaturiko Erregelamenduan (EB) adierazten den bezala. Erabiltzaileak berak egikaritu ahal izango ditu eskubide horiek, e-postaz (info@acasgi.org) edo posta arruntez (Secundino Esnaola 8, 1.D 20001 Donostia).

Erabiltzaileak ziurtatuko du emandako datu guztiak egiazkoak eta zuzenak direla eta eguneratzeko konpromisoa hartuko du, aldaketak ACASGIri jakinarazita.

Nor da datuen erabileraren arduraduna?

Identitatea: Acasgi Gipuzkoako Hies Kontrako Elkarte Hiritarra.
IFK: G-20378345
Posta-helbidea: Secundino Esnaola kalea 8, 1. D 20001 Donostia (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943290722
E-posta helbidea: info@acasgi.org
Datuen Babeserako ordezkaria: Paki Lucha Linares
DBOren kontaktua: paki@acasgi.org

Datu pertsonalen erabileraren helburua

Zein helbururekin erabiliko ditugu datu pertsonalak?

ACASGIk bildutako datuak honako helburuekin erabiliko ditu:

  • Eskainitako ondasun eta zerbitzuak kontratatuz gero, kontratu-harremanari eusteko, baita kudeaketa, administrazioa, informazioa, zerbitzu-ematea eta zerbitzua bera hobetzeko ere.
  • Euskarri digital edo fisikoko inprimakien bitartez eskatutako informazioa bidaltzeko.
  • Berripaperak (newsletterrak) bidaltzeko, baita eskaintzen jakinarazpen komertzialak edota elkartearen publizitatea ere.

ACASGIk gogora ekarri nahi dio erabiltzaileari edozein unetan eta edozein bidetatik jakinarazpen komertzialen bidalketari uko egin diezaiokeela, arestian aipatu helbidera mezu elektronikoa bidalita.

Aipatu erregistroen eremuak nahitaez betetzekoak dira, eta ezinezkoa izango da adierazitako helburuak betetzea datu horiek eman ezean.

Noiz arte gordeko dira bildutako datu pertsonalak?

Emandako datu pertsonalak gordeko dira harreman komertzialari eusten zaion bitartean eta erabiltzaileak horiek suntsitzea eskatzen ez duen bitartean. Hori eskatuta ere, legez eskatutako epeetan gordeko dira datuok (erabilera Erabiltzailearen onespenean oinarrituta balego eta Erabiltzaileak horri uko egingo balio izan ezik; kasu horretan, ukoa jaso bitartean gordeko lirateke).

Beraz, ACASGIk berma dezake erabiltzailearen datuak ez direla gordeko behar baino denbora luzeagoan arestian aipatu helburuetarako, balizko erreklamazioak egin, egikaritu edo horietatik babesteko edota aplikagarria den legeriak baimendutako kasuetan gordetze hori alde batera utzi gabe.

Legitimazioa

Erabiltzailearen datuen erabilera berau legitimatzen duten honako oinarri juridikoekin egingo da:

  • ACASGIren zerbitzuak kontratatzea edota horiei buruzko informazioa eskatzea; horien baldintzak eta ezaugarriak erabiltzailearen eskura jarriko dira, edonola ere, balizko kontratazioa egin aurretik.
  • Onespen librea, berariazkoa, informatua eta agerikoa; izan ere, ACASGIk informazioa emango dio erabiltzaileari, pribatutasun-politika hau horren eskura ipinita. Irakurri ondoren, ados egonez gero, adierazpen bidez edota baiezko ekintza argi bidez onartu ahal izango du, hala nola lauki bat markatuz.

Erabiltzaileak bere datuak ematen ez baditu edota oker ematen baditu, ACASGIk ezin izango dio bere eskaerari erantzun, eta erabat ezinezkoa izango da eskatutako informazioa ematea edo zerbitzuen kontratazioa egitea.

Hartzaileak

Datuak ez zaizkio kanpoko hirugarren bati jakinaraziko, legezko betebeharra denean salbu.

ACASGIk eskaintzen duen zerbitzuak ezin hobeto emate aldera, ACASGIren zerbitzuen hirugarren emaileek Erabiltzailearen datuetarako sarbidea izatea eragin ahal izango du, erabileraren arduradun gisa.

Erabileraren arduradunari zerbitzu bat ematearen baitan, ACASGIren ardura diren datuetara hirugarren hornitzaileek, nazionalek zein nazioartekoek, erabileraren arduradun gisa, eduki ahal izango duten sarbideaz gain, ACASGIk Erabiltzailearen datuak ACASGIk berak baimendutako Banatzaileei lagatu ahal izango dizkie, betiere Erabiltzaileari horretarako baimena eskatu badio eta Erabiltzaileak berariaz baimena eman badu.

Aurrekoaz gain, ACASGIk datu pertsonalen lagapenak edo jakinarazpenak egin ahal izango ditu Herri Administrazioekiko betebeharrak betetzeko, unean-unean eta kasuan-kasuan indarrean den legeriarekin bat eginez, baita bestelako organoei ere, hala nola Estatuko Segurtasun Indarrei eta Justizia organoei.

Erabiltzailearen eskubideak

ACASGIk Erabiltzaileari jakinarazi nahi dio datuetara sartu, horiek zuzendu, horien aurka egin, baliogabetu, eraman eta erabilera mugatzeko eskubideak egikaritu ahal izango dituela, baita ACASGIk bildutako datu pertsonalen erabilera automatizatuari uko egitekoa ere.

Eskubideok Erabiltzaileak edo, hala balitz, bere ordezkari batek doan egikaritu ahal izango ditu idatzizko eskari izenpetu baten bitartez, honako helbidean: Secundino Esnaola 8, 1.D 20001 Donostia. Eskariak honako datuak bildu beharko ditu: Erabiltzailearen izen-abizenak, jakinarazpenak jasotzeko helbidea, Nortasun Agiriaren edo Pasaportearen fotokopia eta eskaera zehatza.

Era berean, Erabiltzaileak aipatu eskubideak ACASGIren posta elektroniko bidez egikaritzeko aukera izango du (info@acasgi.org).

Aipatu eskubideez gain, Erabiltzaileak edozein mementotan emandako onespena ukatzeko eskubidea ere izango du, goian aipatu bideetatik, baina onespena ukatzeak ez dio berau kendu aurreko erabileraren legezkotasunari eragingo. Orobat, ACASGIk Erabiltzailearen datuak erabiltzen jarraitu ahal izango du, aplikagarria den legeriak baimentzen duen neurrian.

ACASGIk Erabiltzaileari gogorarazi nahi dio erreklamazioa aurkezteko eskubidea duela dagokion kontrol-agintaritzan.

Ezarritako segurtasun-neurriak

ACASGIk izaera pertsonaleko datuen sekretua eta datuak berak gordetzeko eginbeharra betetzeko konpromisoa hartu nahi du, eta datuen aldaketa, galera, erabilera edota baimenik gabeko sarbidea saihesteko behar diren neurriak hartuko ditu, aplikagarria den legerian jasota dagoenaren arabera.

ACASGIk izaera pertsonaleko datuen segurtasuna bermatzeko eta horien aldaketa, galera, erabilera edota baimenik gabeko sarbidea saihesteko behar diren segurtasun-neurri antolatzaile eta teknikoak hartu ditu, teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta horiek dituzten arriskuak (giza jarduera edo ingurune fisiko edo naturaletik etorritakoak izanda ere) kontuan hartuta, aplikagarria den legerian jasota dagoenaren arabera.

ACASGI pribatutasunarekiko kezka duen entitatea da, eta, erakundean informazioaren konfidentzialtasuna eta osotasuna indartze aldera, informazioaren pribatutasun eta segurtasunarekiko errespetua bermatzeko ikuskatze-, kontrol- eta ebaluazio-prozesuak egiten ditu etengabe.

Ostatatutako informazioaren babesa

ACASGIk bere zerbitzarietan ostatatutako edukien segurtasun-kopiak egingo ditu, baina ez du bere gain hartuko erabiltzaileen datuen nahigabeko galera edo ezabatzearen ardura. Era berean, ez du bermatuko erabiltzaileek ezabatutako datuak osorik berreskuratzea, gerta baitaiteke aipatu datuak azken segurtasun-kopiatik iragandako epean ezabatu edota aldatu izana.

Eskainitako zerbitzuek, backup-eko berariazkoak izan ezik, ez dute barne hartuko ACASGIk egindako segurtasun-kopietan gordetako edukien itzultzea, galera horren ardura erabiltzaileari egotz dakiokeenean; kasu horretan, berreskurapenaren zailtasun eta bolumenaren araberako tarifa ezarriko da, erabiltzaileak aldez aurretik onartuta.

Ezabatutako datuen berreskurapena zerbitzuen prezioaren barnean egongo da galera ACASGIri egotz dakiokeenean soilik.

Jakinarazpen komertzialak

Informazio Gizarteko Zerbitzuei buruzko Legea aplikatuta, ACASGIk ez du bidaliko publizitate-jakinarazpenik edota eskaintzarik posta elektronikoz edo horren baliokide den komunikazio elektronikoko beste edozein bidetatik, ez bada aldez aurretik eskatu, edo horien hartzaileek ez badituzte berariaz baimendu.

Aldez aurreko kontratu-harremana duten erabiltzaileen kasuan, ACASGIk aukera izango du bezeroak hasieran kontratatutako produktu edo zerbitzuen antzekoei dagozkien jakinarazpen komertzialak bidaltzeko.

Edonola ere, erabiltzaileak informazio komertzial gehiago ez jasotzea eskatu ahal izango du arestian aipatu bideetatik, bere identitatea egiaztatuta.