• Diagnostiko goiztiarra ezinbesteko tresna da GIBagatiko infekzioan. Hala, hura sustatzea da transmisioa zaintzeko estrategiarik eraginkorrenetakoa. Era berean, funtsezko baliabidea da luzaroagoan bizi ahal izateko eta, epe luzera begira, GIBak kaltetutiko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko.
  • Diagnostiko goiztiarrari esker, medikuak lehenbailehen hasiko dira gaixoari jarraipena egiten: tratamendu eraginkorra jarriko diote, zeinak gaitzak aurrera egitea galaraziko duen, eta gaixoari luzaroagoan bizitzeko eta bizi-kalitate hobea izateko aukera emango dion.
  • Diagnostiko goiztiarrak prebentzio-neurrien ezarpena ahalbidetzen du, beste pertsonei infekzioa ez transmititzeko.
  • Egun, eskuragarri dauden proben bidez, antigorputzak goizago antzematen dira, eta leiho-aldia laburtu egiten da.
  • Infektibitatea oso handia da infekzioa gertatu osteko aurreneko asteetan (“lehen infekzioa” esaten zaio aldi horri).

 

Egin ezazu hiesaren proba

  • GIBaren proba GIBagatiko infekzioa propio hautemateko azterketa da, eta norberak borondatez egina eta isilpekoa izan behar da beti. Orobat, GIBa antzemateko proba azkarrak ere badaude: emaitzak ordu erdian baino gutxiagoan lor daitezke. Dena dela, proba horietan emaitza positiboa izanez gero, laborategi batek egiaztatu beharko du.
  • GIBa hautemateko, lehenengo eta behin, odol- edo listu-lagin bat eskuratzen da, eta, jarraian, antiGIB antigorputzik ote dagoen zehazten da. Halaber, birusaren DNAren edo RNAren lagin bat bila daiteke, PCR izeneko probaren bitartez, hain zuzen.

 

Nork egin beharko luke GIBaren proba?

Edonork izan dezake GIBa, baldin eta arrisku-jokaerak eduki baditu, hots, babesik gabeko sexu-harremanak izan baditu edota odola birusaren eraginpean izan badu.

 

Non egiten da GIBaren proba?

GIBaren proba sare publikoko osasun-zentroetan egin daiteke, doan. Hiri batzuetako zenbait zentrotan ere egiten dute -normalean, STI zentroak-, izenik eman barik eta inolako agiririk aurkeztu gabe, hala nahi izanez gero.

 


Ba al duzu galderarik?

Deitu! 943 290 722


Ordutegia,
astelehenetik ostiralera

9:00-14:00/15:30-17:30


Jarri harremanetan gurekin
posta elektroniko bidez

info@acasgi.org