Webgunearen jabearen nortasun-datuak

ACASGI HIES KONTRAKO ELKARTE HIRITARRAK (aurrerantzean, ACASGI), Informazio Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan xedaturiko informazio-betebeharraren arabera, eta www.acasgi.org webgunearen jabea den heinean, bere nortasun-datuak jakinarazi nahi ditu:

Izen soziala: ACASGI HIES KONTRAKO ELKARTE HIRITARRA (aurrerantzean, ACASGI)
Egoitza soziala: Carlos I Hiribidea 14 Behea-4, 20011 Donostia
IFK: G20378345
Posta elektronikoa: info@acasgi.org
Elkarteen Erregistroko inskripzio-datuak: AS/G/02605/1991

Informazio honen bidez, www.acasgi.org domeinu-izenez argitaratzen den webgunearen erabiltzaileek onartu eta errespetatu beharreko erantzukizun-mugak eta betebeharrak osatzen eta arautzen dira.

Definizioak

“Orri”, www.acasgi.org domeinua. Interneten Erabiltzaileen eskura dago.

“Erabiltzaile”, publikoaren eskurako komunikazio elektronikoen zerbitzu bat erabiltzen edo eskatzen duen pertsona fisiko edo juridikoa (Komunikazio Elektronikoen Europako Araudian jasotako definizioa).

“Azken erabiltzaile”, publikoaren eskurako komunikazio-sare publikorik edo komunikazio elektronikoen zerbitzurik ematen ez duen erabiltzailea (Komunikazio Elektronikoen Europako Araudian jasotako definizioa).

“Eduki”, www.acasgi.org domeinu osoko orriak dira, zeinak ACASGIk Interneten Erabiltzaileen esku jartzen dituen informazioa eta zerbitzuak osatzen dituzten. Hauexek betez gero: mezuak, testuak, argazkiak, grafikoak, ikonoak, logoak, teknologia, estekak, testurak, marrazkiak, soinu- edota irudi-fitxategiak, grabazioak, softwarea, itxura, diseinu grafikoa, iturburu-kodeak, eta, oro har, Orrian bildutako edozein material-mota.

“Web”, internet bidezko informaziorako sarbide-sistema deskribatzen duen hitz teknikoa da. HTML lengoaiarekin edo antzeko batekin eratutako orrien bitartez konfiguratzen da, bai eta programazio-mekanismoen bitartez ere -Java, JavaScript, PHP…-. Domeinu-izen bati jarraiki diseinatutako eta argitaratutako orri horiek jabeak Interneten Erabiltzaileen esku jarritako informazioaren emaitza dira.

“Komunikazio elektronikoen zerbitzu”, eskuarki, ordain baten truke komunikazio elektronikoen sareen bidez ematen den zerbitzua (Komunikazio Elektronikoen Europako Araudian jasotako definizioa).

“Interneterako sarbide-zerbitzu”, publikoaren eskurako komunikazio elektronikoen zerbitzua, Interneterako sarbidea eskaintzen duena, eta, hortaz, Internetera konektaturiko mutur-puntu ia guztien arteko konektagarritasuna, erabiltzen diren sare-teknologia eta terminal-ekipamendua gorabehera (Internet irekirako sarbidearekin lotutako neurriei buruzko Araudian jasotako definizioa).

“Hiperesteka”, teknika honi esker, Erabiltzaileak Webeko orrialdeetatik edo Internetetik nabigatzeko aukera du, estekako testu, ikono, botoi edo adierazlearen gainean klik soila eginez.

“Cookieak”, erabiltzailearen ordenagailuan idazten den testu-fitxategi txikia da, eta hainbat motatakoak daude; “trazabilitaterako” eta Webguneetako nabigazioaren jarraipenerako bitarteko teknikoa. Cookieen bidezko metodoak pribatutasunarekin lotutako ondorioak dituenez, ACASGIk haien erabileraren berri emango du, zehatz-mehatz, Orrian ezartzen diren unean.

“Terminal-ekipamendu”, telekomunikazio-sare publiko baten interfaze batera zuzenean edo zeharka konektatutako ekipamendua, informazioa igortzeko, prozesatzeko edo jasotzeko (telekomunikazioetako terminal-ekipamenduen merkatuetako lehiari buruzko 2008/63 Zuzentarauan jasotako definizioa).

Erabilera-baldintzak

Orria erabiltze hutsak Orriaren erabiltzaile bihurtzen du hura baliatzen duen pertsona -fisiko nahiz juridikoa-. Horrek berekin dakar, nahitaez, Legezko Oharrean jasotako baldintza orokor guztiak osorik eta argi, zalantzarik gabe, onartzea. Azken erabiltzaileak ez du Orria baliatuko, Legezko Ohar honetako erabilera-baldintzekin ados izan ezean.

Legezko Ohar honetan, aldaketak eta eguneratzeak egin daitezke; hortaz, ACASGIk argitaratzen duen bertsioa ezberdina izan daiteke Erabiltzailea webgunera sartzen den bakoitzean. Hori dela eta, Azken erabiltzaileak Orrian sartzen den bakoitzean irakurri beharko du Legezko Oharra.

Orriaren bitartez, ACASGIk zenbait Edukitarako sarbidea eta horien erabilera eskainiko dizkie azken Erabiltzaileei. ACASGIk edo baimendutako hirugarrenek argitaratuko dituzte Eduki horiek Interneten bidez.

Azken erabiltzailea behartuta egongo da Orria eta Edukiak ondorengo hauekin bat eginda erabiltzera -eta hori egiteko konpromisoa hartuko du-: indarrean dauden legeak, Legezko Oharra eta berari jakinarazitako beste edozein ohar edo jarraibide -Legezko Ohar honen bitartez, edo beste edozein tokitan, Orria osatzen duten Edukien barruan-. Halaber, bizikidetza-arauen, moralaren eta oro har onartutako ohitura egokien arabera jokatuko du.

Horretarako, Erabiltzaileak espresuki hartuko du bere gain Eduki oro helburu edo ondorio hauek lortzeko EZ baliatzeko betebeharra: legez kontrakoak, Legezko Oharrean edo indarrean dauden legeek debekatutakoak, eta hirugarrenen eskubideei eta interesei kalte egiten dietenak. Horrez gain, EZ du Edukiak, ekipamendu informatikoak, dokumentuak, fitxategiak eta ACASGIren ekipamendu informatikoetan -elkartearenak edo kontratatutakoak-, beste Erabiltzaileenetan edo Interneteko edozein erabiltzaileenetan biltegiratutako edozein eduki (hardwarea eta softwarea) kaltetuko, erabilezin bihurtuko, gainkargatuko, hondatuko edo beren ohiko erabilera saihestuko.

Azken erabiltzaileak espresuki hartuko du bere gain ondoko betebeharra: ez die hirugarrenei transmitituko, zabalduko edo eskura jarriko Orrian bildutako materialik -informazioak, testuak, datuak, edukiak, mezuak, grafikoak, marrazkiak, soinu- edota irudi-fitxategiak, argazkiak, grabaketak, softwarea, logotipoak, markak, ikonoak, teknologia, estekak, diseinu grafikoa eta iturburu-kodeak-, ez eta Orriaren Erabiltzailea den heinean eskuragarri izan lezakeen beste edozein materialik ere. Aipatu materialarekin lotuta egindako zerrendaketak ez du izaera mugatzailerik.

Orobat, hori guztia betetzeaz batera, azken Erabiltzaileak ezin izango du:

  • Edukiak erreproduzitu edo kopiatu, banatu, besteren eskura jarri edo beste edozein modutan publikoki jakinarazi, eraldatu edo aldatu, baldin eta ACASGIren, dagozkion eskubideen jabearen, baimen idatzia eta argia ez badu, edo legeak horretarako aukera ematen ez badu.
  • Copyrighta ezabatu, eskuztatu edo edozein eratan aldatu, ez eta ACASGIren edo dagozkien titularren eskubideen, aztarnen edota identifikatzaile digitalen, edo ACASGI edo dagozkion titularrak ezagutzeko ezarritako edozein bitarteko teknikoren babesarekin loturiko gainerako datu identifikatzaileak ere.

Azken erabiltzaileak ez ditu Edukiak eskuratuko -eta saiatu ere ez da egingo- kasuan-kasuan horretarako bere eskura jarri ez den bitartekorik edo prozedurarik baliatuta. Aitzitik, Edukiak dituzten Webguneetan adierazi bezala erdietsiko ditu -edo horretarako Interneten erabili ohi diren moduei jarraiki egingo du, baldin eta Orria edota Edukiak kaltetzeko edo erabilezin bihurtzeko arriskurik ez badago-.

Jabetza intelektuala

Orrialdean agertzen diren marka, merkataritzako izen edo edozein motatako ikur bereizgarri guztiak ACASGIrenak dira, edo, hala badagokio, bere erabilera baimendu duten hirugarrenenak. Webgunean edota Edukietan sartzeak -eta horiek erabiltzeak- ez dio inoiz Erabiltzaileari aipatu marka, merkataritzako izen edota ikur bereizgarrien gaineko inolako eskubiderik emango. Horrenbestez, ez da inola ere ulertuko Erabiltzaileari Eduki horiek dauzkaten edo eduki litzaketen ustiapen-eskubideak laga zaizkiola.

Era berean, Eduki guztien jabetza intelektuala ACASGIrena da, edo, hala badagokio, hirugarrenena. Hortaz, Jabetza Intelektual eskubideak ACASGIrenak edo beren erabilera baimendu duten hirugarrenenak dira, eta haiei bakarrik dagokie ustiapen-eskubideak edozein modutan egikaritzea, batik bat erreprodukzio, banaketa, eraldaketa eta komunikazio publikoari dagozkien eskubideak gauzatzea.

Webgune honetan bildutako informazioa baimenik gabe erabiliz gero, bai eta ACASGIren edo Orrian jasotako hirugarrenen Jabetza Intelektual edo Industrial eskubideei kalte eraginez gero ere, legeak ezarritako erantzukizunei aurre egin beharko zaie.

Hiperestekak

Beren webgunearen eta webgune honen arteko hiperestekak ezartzeko asmoa duten pertsonek baldintza hauek zaindu eta bete beharko dituzte:

  • Ez da aldez aurreko baimenik beharko Hiperestekak hasiera-orrirako sarbidea baino ematen ez duenean, baina ezin izango da erreproduzitu ezein eratan. Beste edozein Hiperesteka-motak ACASGIren baimen argia beharko du, idatziz.
  • Ez da “markorik” (“frames”) sortuko ACASGIren webguneekin, ezta haren Webguneen gainean ere.
  • Ez da egingo adierazpen faltsu, zehaztugabe edo iraingarririk ACASGIri edota bere zuzendaritzako kide, langile edota laguntzaileei buruz, ezta edozein arrazoi dela-eta Orrialdearekin lotura duten pertsona, Orrialdearen Erabiltzaile edota emandako Edukiei buruz ere.
  • Ez da adieraziko, ezta aditzera emango ere, ACASGIk Hiperesteka baimendu duela edota Hiperesteka ezarri duen Webguneak eskainitako edo eskueran jarritako Edukiak ACASGIk gainbegiratu edo bere egiten dituela.
  • Hiperesteka ematen duen Webguneak Hiperestekaren helmuga identifikatzeko behar dena baino ez du jasoko.
  • Hiperesteka ematen duen Webguneak ez du legez kanpoko informazio edo edukirik izango, ezta moralaren edota oro har onartutako ohitura onen eta ordena publikoaren aurkakorik edo hirugarrenen eskubideen aurkako edukirik ere.

Cookie-politika

Cookieak Webguneetako nabigazioaren eta trazabilitatearen jarraipena egiteko bitarteko teknikoak dira. Erabiltzailearen ordenagailuan idazten diren testu-fitxategi txikiak dira. Metodo horrek eragina du pribatutasunean eta, horregatik, ACASGIk ohartarazi nahi du cookieak erabil ditzakeela webgunearen erabileraren estatistikak egiteko helburuarekin, bai eta Erabiltzailearen PCa identifikatzeko ere, hurrengo bisitetan ezaguna izan dadin. Edonola ere, erabiltzaileak bere nabigatzailea konfigura dezake, webgunea bisitatzean cookieen erabilera ez baimentzeko.

ACASGIk cookieak erabiltzen ditu zerbitzu hobea emateko eta nabigazio-esperientzia hobea izan dadin. Erabiltzen dituen cookieen berri eman nahi du, argi eta garbi: zer den cookie bat, zertarako balio duen, zein helburu duen eta erabiltzaileak nola konfiguratu edo desgaitu ditzakeen, nahi izanez gero.

Komunikazio elektronikoen zerbitzuak emateari dagokionez, cookieak arautzen dituen Espainiako araudiarekin bat eginez (martxoaren 30eko 13/2012 Errege Lege Dekretuan jasota), ACASGIk bere webgunean (aurrerantzean, “webgunea”) erabiltzen diren cookieen berri eman nahi du, baita horiek erabiltzearen arrazoiak ere. Era berean, ACASGIk erabiltzaileari jakinarazi nahi dio bere webgunean nabigatzean cookieak erabiltzea baimentzen ari dela.

Webgunean erabiltzen diren cookieak ACASGIrenak edo hirugarrenenak izan daitezke eta hizkuntzari, erabilitako nabigatzaileari edota erabiltzaileak aurredefinitutako bestelako ezaugarriei dagokien informazioa biltzea ahalbidetzen dute, baita erabiltzailearen jarduera jarraitzea eta aztertzea ere, hobekuntzak egiteko eta elkarteak zerbitzuak modu eraginkor eta pertsonalizatuagoan emateko.

Cookieak erabiltzeak hainbat abantaila eskaintzen ditu informazioaren gizartean, honako arrazoiengatik, besteak beste: (i) erabiltzaileari Webgunean nabigatzea eta eskaintzen diren zerbitzuetan sartzea errazten dio; (ii) erabiltzaileak, Webgunean sartzen den bakoitzean, ezaugarri orokor aurredefinituak konfiguratu behar izatea saihesten du; (iii) Webgunearen bitartez ematen diren zerbitzuak eta funtzionamendua hobetzea ahalbidetzen du, instalatutako cookieen bitartez lortutako informazioa aztertu ondoren.

Hala ere, erabiltzaileak bere nabigatzailea konfigura dezake, cookie guztiak onartuta edo baztertuta, edota zein cookie instalatu nahi duen eta zein ez hautatuta, honako prozeduraren bati jarraituta, erabiltzen duen nabigatzailearen arabera:

Orrialdearen eskuragarritasuna

ACASGIk ez du bermatuko Orrialdera sartzean etenik edota Orrialderako zein bere Edukietarako sarbide-akatsik egongo ez denik, ezta Edukiak eguneratuta egongo direnik ere, baina ahaleginak egingo ditu kasuan-kasuan halakoak saihestu, konpondu edota eguneratzeko. Beraz, ACASGIk ez du bere gain hartuko Azken erabiltzaileari sor lekiokeen edozein kalte-galeraren ardurarik, telekomunikazio-sareetan deskonexioak edota akatsak eragin ditzaketenik eta, era berean, Atariaren zerbitzuaren etena edo esekitzea sor lezaketenik, zerbitzua ematean edo horren aurretik.

Indarrean den legerian jasotako salbuespenak salbuespen, ACASGIk ez du bere gain hartuko edozein izaeratako kalte-galerengatiko ardurarik, honakoen ondorio direnean: Orrialdearen edo Edukien funtzionamenduaren eskuragarritasunik, jarraitutasunik edo kalitaterik eza, eta erabiltzaileak Orrialdeari edo Edukiei egotz lekiekeen erabilgarritasun-itxaropena ez betetzea.

Webgune honetan agertzen diren Hiperesteken zeregina erabiltzaileei gaiari buruzko informazioa jasotzen duten bestelako Webguneen berri ematea baino ez da. Hiperesteka horiek ez dira, beraz, inolako iradokizun edota gomendiorik.

ACASGI ez da estekatutako orrialde horietako edukien arduraduna, ezta Hiperesteken funtzionamenduaren edo erabilgarritasunaren arduraduna edo esteka horien emaitzen arduraduna ere; halaber, ez du bermatuko erabiltzailearen sistema informatikoan (hardwarea edo softwarea), fitxategietan edo dokumentuetan nahasteak eragin ditzakeen birusik edo bestelako elementurik ez egotea, eta arrazoi horregatik ez du bere gain hartuko erabiltzaileari eragindako edozein motako kalteen ardurarik.

Orrialdean sartzeak ez dio eragingo ACASGIri birus, har edota bestelako elementu informatiko kaltegarririk egon ez dadin kontrolatzeko betebeharrik. Edonola ere, Erabiltzaileari egokituko zaio programa informatiko kaltegarriak antzeman eta desinfektatzeko tresna egokiak eskuratzea, eta, beraz, ACASGIk ez du bere gain hartuko Orrialdearen zerbitzua eman bitartean sor litezkeen segurtasun-akatsen ardurarik, ezta erabiltzailearen edo hirugarrenen sistema informatikoan (hardwarea edo softwarea) edo bertan gordetako fitxategietan edo dokumentuetan sor litezkeen kalteen ardurarik ere, Webguneko zerbitzu edo edukietara konektatzeko erabiltzaileek erabilitako ordenagailuan birusak egotearen, nabigatzailearen funtzionamendu okerraren edota nabigatzailearen eguneratu gabeko bertsioak erabili izanaren ondorioz.

Orrialdearen kalitatea

Orrialdearen bitartez ematen diren informazio eta zerbitzuen ingurune dinamiko eta aldakorra dela-eta, ACASGI ahaleginduko da (baina ez du bermatuko) Edukien erabateko egiazkotasuna, zehaztasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna edota gaurkotasuna egokiak izan daitezen.

Atari honen parte diren orrialdeetako informazioak izaera informatiboa, kontsultarakoa, zabalpenekoa eta publizitatekoa baino ez du. Ez du inola ere konpromiso lotesle edo kontratuzko izaerarik, ez eta horiek eskaini ere.

Erantzukizuna mugatzea

ACASGIk ez du bere gain hartuko Azken erabiltzaileek informazio honetan oinarrituta hartutako erabakien erantzukizunik, ezta Orrialdeko dokumentuek eta grafikoek izan litzaketen akats tipografikoengatik har litzaketenen erantzukizunik ere. Informazioa aldizkako aldaketen menpe egon liteke, aldez aurreko jakinarazpenik gabe, Edukien zabalpen, hobekuntza, zuzenketa edota eguneratzeengatik.

Jakinarazpenak

ACASGIk Azken erabiltzaileari edozein bide erabilita egin ahal dizkion jakinarazpen eta komunikazioak eraginkortzat joko dira, helburu guztietarako.

Edukien eskuragarritasuna

Orrialdearen eta Edukien zerbitzu-emateak iraupen mugagabea du, hasiera batean. Hala ere, ACASGIk baimena izango du edozein unetan Orrialdearen edota bertako edozein Edukiren zerbitzu-ematea amaitutzat eman edo bertan behera uzteko. Posible den heinean, ACASGIk aldez aurretik jakinaraziko du Orrialdearen amaiera edota etena.

Izaera pertsonaleko datuen babesa

ACASGI izaera pertsonaleko datuen garrantziaren jakitun da, eta, horregatik, datuen erabilera eta bilketan ahalik eta segurtasunik handiena ematera bideratutako datuen erabilerarako politika jarri du abian, arloan indarrean den araudia betetzen dela bermatzeko eta politika hori elkartearen jardunaren ardatzetako bat bihurtzeko.

www.acasgi.org webgunean nabigatzean, gerta daiteke izaera pertsonaleko datuak eskatzea, horretarako prestatutako inprimakien bitartez. Datu horiek dagozkien fitxategietan sartuko dira, horiek biltzea eragin duen helburu zehatzaren arabera.

Horrela, datu-erabilera bakoitzaren informazio zehatza emango da web-inprimaki bakoitzarekin batera, eta horien guztien arduraduna bera izango da: ACASGI, egoitza Carlos I Hiribidea 14 Behea-4, 20011 Donostia helbidean duena; berbera izango da, halaber, datuen sarbide-, zuzenketa-, ezabatze- eta eramangarritasun-eskubideak egikaritzeko lekua eta modua, baita datuen erabileraren mugatze- eta aurka egiteko eskubideenak ere, zeina arestian aipaturiko helbidera idatzizko komunikazioa igorrita gauzatu beharko den, NAren edota identifikazio-agiri baliokide baten kopia atxikita.

Erabiltzaileak datu pertsonalak posta elektronikoko mezu baten bidez emanez gero, mezua fitxategi batean sartuko da, eta horren helburua izango da egiten duen eskaeraren edo iruzkinaren kudeaketa egitea -aurreko paragrafoan aipatutakoak aplikatu ahalko dira-.

Era berean, ACASGIren zerbitzuen kontratazio-baldintza orokorrek ACASGIk garatuko dituen datuen erabileraren izaera eta ezaugarriak dituzte, horietako edozein kontratatuz gero.

Bestalde, ACASGIk www.acasgi.org webgunearen atal ezberdinetara sartzearen ondorioz erabiltzaileak eman ditzakeen Datu Pertsonalen galera, erabilera txarra, aldaketa, baimenik gabeko sarrera eta lapurreta saihesteko behar diren neurri tekniko eta antolaketarekin loturikoak ezarri ditu, pertsona fisikoen babesari dagokionez datu pertsonalen erabilerari eta horien zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erregelamenduan jasotako neurriak aplikatuz (Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra – DBEO).

Jurisdikzioa

Lege Ohar honen interpretazio, aplikazio eta betetzeari buruz sor litezkeen auzietarako, baita bere erabilerak sor litzakeen erreklamazioetarako ere, alde guztiak Epaile eta Epaitegien menpe jarriko dira, eta berariaz uko egingo diote legokiekeen bestelako edozein foruri.

Aplikatu beharreko legeria

Espainiako legeak eraenduko du Lege Oharra.