Hauek dira Erakundearen xedeak:
- Jendeari HIESaren, HEPATITISaren eta BESTE ZENBAIT STIren gaineko oinarrizko informazioa helarazi: transmisio-bideak eta horiei guztiei aurrea hartzeko moduak.
 - Laguntza eta informazioa sustatu, eta eskaini GIBa edota harekin lotutako patologiak dituzten edota bazterkeria-arriskuan dauden pertsonei.
 - GIBaren, HEPATITISaren edota BESTE ZENBAIT STIren eraginpean egoteari dagokionez, arriskua dakarten jokaeren eta ohituren aldaketan eragin.
 - Tratu-berdintasunaren eta gaixotasun-arrazoiengatiko bazterkeriarik ezaren babesa eta sustapena.
 - Ohitura osasungarrien aplikazio praktikoa gizartean sortu eta hedatu, jendeak barnera eta erabil dezan.
 - Pertsonek arrisku-ohiturak izatea eragiten duen gizarte-faktore ororen aldaketa bultzatu; izan ere, jokabide hori barne-faktoreen ondorioa ez ezik, kanpoko ingurumen-faktoreena ere bada, batik bat psikosozioekonomikoenak.
 - Osasun, Osasun Mental eta Gizarte Zerbitzuetako zerbitzu publikoekin lankidetzan aritu GIBarekin/Hiesarekin eta mendekotasunekin loturiko gai guztietan.
 - GIBarekin/Hiesarekin eta mendekotasunekin lotutako kalteen gaineko eta horien murrizketarako programak eratu, garatu eta ebaluatu.
 - Elkartearen ezagutzaren eta jardunbide egokien berri eman beste foro batzuetan.
 
Ba al duzu galderarik?
Deitu! 943 290 722
Ordutegia,
astelehenetik ostiralera
9:00-14:00/15:30-17:30