Hauek dira gure erakundearen helburu nagusiak: prebentzioa, infekzioak kaltetutakoei lagundu, eta pertsona seropositiboak baztertuko ez dituen bizikidetza lortu jendartean.
ACASGI, Gipuzkoako Hies Kontrako Elkarte Hiritarra, irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta GIBak jotako pertsonen, kolektibo zaurgarrienen eta, oro har, herritar guztien mesedetan egiten du lan. Horretarako, zenbait informazio, arreta eta prebentzio zerbitzu eta programa baliatzen ditu.
GIBa/HIESa, GIZARTE-BAZTERKERIA, HIRUGARREN SEKTOREA... Behar-beharrezkoa deritzogu arazo horiei guztiei aurre egiten ahalegintzen diren entitateen arteko elkarlanari; horregatik, zenbait sare eta erakundeko kide gara: Euskadiko hiesaren aurkako elkarteen federazioa (EUSKALSIDA), Hiesaren Estatu Koordinakundea (CESIDA), Gizarte-erakundeen koordinaziorako elkartea (SARGI) eta Prostituzioan diharduten pertsonekin lan egiten duten Euskadiko erakundeen federazioa (GU GAITUN).
Diru-ekarpena
Kontu-zenbakia KUTXA
ES91 2095 5006 31 1031384030
Kontu-zenbakia LABORAL KUTXA
ES93 3035 0092 51 0920032475
Unibertsitate-praktikak
Beste pertsona batzuei lagunduz ikas dezakezu